Trieste (batiskafoa) | |
---|---|
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Cantieri Riuniti dell'Adriatico (en) |
Diseinatzailea | Auguste Piccard |
Jatorrizko herrialdea | Italia |
Historia | |
Uretaratzea | 1953ko abuztuaren 1a |
Kudeatzailea | Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armada eta Frantziako Itsas Armada |
Kokapena | |
Koordenatuak | 11°19′00″N 142°15′00″E / 11.316666666667°N 142.25°E |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | 5,46 () × 3,51 () × 18,14 () m Puntal: 5,64 () m |
Erruna | 3,51 m |
Zingoa | 5,46 m |
Masa | 50 t |
Edukiera | 2 Tripulazio |
Trieste izenekoa, suitzar diseinuko ikerketa ozeanografikoko batiskafo bat izan zen, bere kabinan bi pertsonentzako tokia baino ez zuena. 1960an, errekorreko urperaketa bat egin zuen Marianetako itsas hobian, Guam uhartetik gertu, 10900 metroko sakonerara helduz. Halako sakonerara iritsi den gailu tripulatu bakarra izan da.
Batiskafo hau, August Piccardek diseinatu zuen, eta lehen aldiz 1953ko abuztuan uretaratu zen, Mediterraneo itsasoan, Napolitik gertu, Italia. Zati handi batean, bere eraikuntza Trieste hiri italiarreko Kontseiluak finantzatu zuen, eta hiri honengatik hartu zuen izena. Beranduago, AEBetako marinak erosi zuen 1958an, 250000 dolarren truke.